Lau gazte bizi
Dioni Aizpuru
"Kurro"
“Baziren zer edo zertan sartuta zegoela susmatzera eramaten ninduten hainbat gauza; oso garbi zituela iruditzen zait”, azaltzen du Pellok. 1983an, soldaduskari uko egin eta gero, gurasoekin mintzatu zen: lehenago baten bati lagundu ziola eta orduko hartan berari lagunduko ziotela esan zigun. Ipar Euskal Herrira joan beharra zuen. Ez genuen konturatzeko betarik ere izan. Bi egunen buruan hots egin eta ongi zegoela esan zigun. Handik aurrera astero deitzen zuen. Komunikatzeko modu berezia zen hura, egiatan. Aitak ez zuen sekula telefonoa hartzen. Gogorra egiten zitzaion. Noizik eta behin, familiak bisitatu egiten zuern Iparraldean. “Nik, egoera horren aurrean neukan kexua besterik ez nuen azaltzen -jarraitzen du amak- eta hark, lasai egoteko esaten zidan behin eta berriro.”
Rafael Delas
‘Txapas’
Martxoaren 22ko gau lazgarri harrezkerortik, amesgaizto estu batek sarritan esnatzen du Rafaren ama. «Ama eta Rafa goitik behera identifikatzen ziren —ziurtatzen du Karlosek-. Kolpe izugarria izan zen amarentzat. Mertxe Delas erabat ados dago nebaren iritziarekin, eta zehazten duenez, Rafak ez zuen familiaren instituzioan sinesten. Bai ordea, famili arteko kideetan. Bera erdigunea zen famillan, eta guztion konfidantza irabazia zuen. Hark inork baina lehenago hartzen zituen bere bizkar familiaren arazoak, edozein eratakoa zirela ere.
Pedro Mari Isart
‘Pelitxo’
Atea jo gabe sartu zen indarkeria bere barnemuineraino. Amak gogoan du Pelitxok hamazazpi urte zituela Goardia zibila etxean sartu zitzaioneko egun hura. Seme zaharrenarengatik, Davidengatik galde egin zioten, eta etxean ez zela konturatu zirenean Pedro Mari eraman zuten inongo azalpenik eman gabe. Oso modu basatian torturatu eta gero, hiru hilabete pasatu behar izan zituen ospitalean Amaren oroitzapenei jarraiki, ifernutik atera eta zerura ailegatu zela aipatzen zuen behin eta berriro Azpeitira heidu zenean. Sei hilabete egin zituen Espainiako presondegietan.
23 urterekin errefuxiatu
Dena den, adierazi zuen orduan amak, Pelitxok ezkutalekua zuen prestaturik etxean, egongelako armarioaren atzean. Askotan esan zion isilka amari, berriro bila etorriz gero, han ezkutatzeko.
Pelitxok hogeita bat urte besterik ez zituen errefuxiatu behar izan zuenean. Ipar Euskal Herrikoen bizimoduak lasaitasun handiagoa erakutsi zion Pedro Mari Isarti. Jean Pierre Leibarekin batera lan egiten zuen Transfesa enpresan. Familiakoak eta lagunak maiz joan zitzaizkion bisitan. Amak, esate baterako, budinak zenbat gustatzen zitzaizkion aipatzen zuen, eta eramaten zizkion bakoitzean lagunei partitzen zizkiela.
GAL-ek bere lankidea zen Jean Pierre Leiba hil zutenean Pelitxok bere segurtasun neurri propioak hartu zituen eta beste etxe batera joan zen bizitzera. Leibaren heriotza kolpe handia izan zen berarentzat. Garai hartan, Pedro Mari Isarten lagunek inongo antolakizunetara ez zela agertzen azaldu zieten honen gurasoei. Egun hartan bertan, Pelitxok etxera bueltatzeko zuen gogo handia azaldu zien. Etxekoen mantenuak ere kezkatu egiten baitzuen. Horixe zen, behinik behin, familikoei eta lagunei komentatzen ziena. Baina lasaitzearren esango zien hori, nonbait. Edota, bestela, handik gutxira aldatu zuen iritzia. Joan zenetik bi urtera bueltatu zen, baina hilotz. Tirokatu zuten Zodiac hartan zihoan Kurro kide azpeitiarraren anaiak eman zien zoritxarraren berri Isarten familiakoei. Bizirik irten zen herritik eta hilik ekarri ziguten, izan zen haien esana.
“Baziren zer edo zertan sartuta zegoela susmatzera eramaten ninduten hainbat gauza; oso garbi zituela iruditzen zait”, azaltzen du Pellok. 1983an, soldaduskari uko egin eta gero, gurasoekin mintzatu zen: lehenago baten bati lagundu ziola eta orduko hartan berari lagunduko ziotela esan zigun. Ipar Euskal Herrira joan beharra zuen. Ez genuen konturatzeko betarik ere izan. Bi egunen buruan hots egin eta ongi zegoela esan zigun. Handik aurrera astero deitzen zuen. Komunikatzeko modu berezia zen hura, egiatan. Aitak ez zuen sekula telefonoa hartzen. Gogorra egiten zitzaion. Noizik eta behin, familiak bisitatu egiten zuern Iparraldean. “Nik, egoera horren aurrean neukan kexua besterik ez nuen azaltzen -jarraitzen du amak- eta hark, lasai egoteko esaten zidan behin eta berriro.”
Jose Mari Izura
‘Pelu’
Martxoaren 22ko gau lazgarri harrezkerortik, amesgaizto estu batek sarritan esnatzen du Rafaren ama. «Ama eta Rafa goitik behera identifikatzen ziren —ziurtatzen du Karlosek-. Kolpe izugarria izan zen amarentzat. Mertxe Delas erabat ados dago nebaren iritziarekin, eta zehazten duenez, Rafak ez zuen familiaren instituzioan sinesten. Bai ordea, famili arteko kideetan. Bera erdigunea zen famillan, eta guztion konfidantza irabazia zuen. Hark inork baina lehenago hartzen zituen bere bizkar familiaren arazoak, edozein eratakoa zirela ere.
KOMANDO AUTONOMOAK