Lau gazte bizi

Dioni Aizpuru

"Kurro"

1984eko martxoaren 22ko gaua lazgarria izan zen Maria Pilar Arbelaizentzat. “Senarra goiz joan zen lotara, goizeko erreleboan aritu behar baitzuen biharamunean. Ni telebistako informatiboa ikusten gelditu nintzen eta Pasaiako tiroketaren berri jakin nuen. Ez nion inori ezer esan eta goizeko seietako irratiko informatiboaren zain gelditu nintzen. Biktimetako bat Dioni Aizpuru Arbelaiz Komando Autonomoetako militantea zela esan zuten, baina hogeita hamabost urte zituela aipatzen zuten. Ezin du bera izan, pentsatu nuen, daukan haur aurpegi horrekin.
Gorputz osoa astintzen zidan zirrara ezin pasaturik goizeko zazpietako informatiboaren zain gelditzea erabaki nuen. Berriro aipatu zuten semearen izena eta baita ere Pedro Mari Isart beste azpeitiarrarena ere. Pello, aitaren bila joan zen lantegira, eta handik gutxira Iparraldeko dei bat jaso genuen. Okerrena berretsi ziguten. Dioni txalupa hartan zihoan”.

“Baziren zer edo zertan sartuta zegoela susmatzera eramaten ninduten hainbat gauza; oso garbi zituela iruditzen zait”, azaltzen du Pellok. 1983an, soldaduskari uko egin eta gero, gurasoekin mintzatu zen: lehenago baten bati lagundu ziola eta orduko hartan berari lagunduko ziotela esan zigun. Ipar Euskal Herrira joan beharra zuen. Ez genuen konturatzeko betarik ere izan. Bi egunen buruan hots egin eta ongi zegoela esan zigun. Handik aurrera astero deitzen zuen. Komunikatzeko modu berezia zen hura, egiatan. Aitak ez zuen sekula telefonoa hartzen. Gogorra egiten zitzaion. Noizik eta behin, familiak bisitatu egiten zuern Iparraldean. “Nik, egoera horren aurrean neukan kexua besterik ez nuen azaltzen -jarraitzen du amak- eta hark, lasai egoteko esaten zidan behin eta berriro.”

Rafael Delas

‘Txapas’

Rafa, hemeretzi urte besterik ez zituela, esperientzia tragiko baten testigu izan zen. Polizia espainiarra Cano langilea tiroka hiltzen ikusi zuen 1977ko maiatzean. Handik urtebetera, Valladoliden soldadu zegoela, festetarako baimena lortu eta San Ferminetara heldu zen Iruñeara. German Rodriguezen heriotzaren ondotik antolatu ziren protestaldi guztietan egon zen, Karlos Delasen arabera, «guzti horrek borrokarako konpromisoa tinkotzen lagundu zion.
Zuzen zehaztea zaila egiten baldin bada ere, 1981 urtearen inguruan egin zen komando autonomoetako partaide. Dena den —komentatzen du Karlosek— atxilotu nindutenean, Poliziak behin eta berriro ziurtatzen zuen Rafa, sekula ekintzarik egin ez bazuten ere, ETA militarreko talde bateko partaidea izan zela. “Ez nintzateke ziurtatzen ausartuko, baina nik esango nuke, hark hierarkizatu deitzen zien erakundeak arbuiatzen zituelako egin zela Komando Autonomoetako kide”.

Martxoaren 22ko gau lazgarri harrezkerortik, amesgaizto estu batek sarritan esnatzen du Rafaren ama. «Ama eta Rafa goitik behera identifikatzen ziren —ziurtatzen du Karlosek-. Kolpe izugarria izan zen amarentzat. Mertxe Delas erabat ados dago nebaren iritziarekin, eta zehazten duenez, Rafak ez zuen familiaren instituzioan sinesten. Bai ordea, famili arteko kideetan. Bera erdigunea zen famillan, eta guztion konfidantza irabazia zuen. Hark inork baina lehenago hartzen zituen bere bizkar familiaren arazoak, edozein eratakoa zirela ere.

1

Pedro Mari Isart

‘Pelitxo’

Indarkeria heldu zen

Atea jo gabe sartu zen indarkeria bere barnemuineraino. Amak gogoan du Pelitxok hamazazpi urte zituela Goardia zibila etxean sartu zitzaioneko egun hura. Seme zaharrenarengatik, Davidengatik galde egin zioten, eta etxean ez zela konturatu zirenean Pedro Mari eraman zuten inongo azalpenik eman gabe. Oso modu basatian torturatu eta gero, hiru hilabete pasatu behar izan zituen ospitalean Amaren oroitzapenei jarraiki, ifernutik atera eta zerura ailegatu zela aipatzen zuen behin eta berriro Azpeitira heidu zenean. Sei hilabete egin zituen Espainiako presondegietan.

Baina Polizia berriro itzuli zen Pelitxoren etxera, herrian burutzen ari ziren sarekada aitzakia hartuta. Goizeko lauak aldera, inon ez zegoen zulo baten bila eraman zuten mendira Pedro Mari. Ez zen berriro goardia zibilen eskuetatik pasatu. Bila joan zitzaizkion hirugarren aldirako, Pelitxo senide batekin zen. Orduan erabaki zuen Ipar Euskal Herrira jotzea.

23 urterekin errefuxiatu

Dena den, adierazi zuen orduan amak, Pelitxok ezkutalekua zuen prestaturik etxean, egongelako armarioaren atzean. Askotan esan zion isilka amari, berriro bila etorriz gero, han ezkutatzeko.

Pelitxok hogeita bat urte besterik ez zituen errefuxiatu behar izan zuenean. Ipar Euskal Herrikoen bizimoduak lasaitasun handiagoa erakutsi zion Pedro Mari Isarti. Jean Pierre Leibarekin batera lan egiten zuen Transfesa enpresan. Familiakoak eta lagunak maiz joan zitzaizkion bisitan. Amak, esate baterako, budinak zenbat gustatzen zitzaizkion aipatzen zuen, eta eramaten zizkion bakoitzean lagunei partitzen zizkiela.

GAL-ek bere lankidea zen Jean Pierre Leiba hil zutenean Pelitxok bere segurtasun neurri propioak hartu zituen eta beste etxe batera joan zen bizitzera. Leibaren heriotza kolpe handia izan zen berarentzat. Garai hartan, Pedro Mari Isarten lagunek inongo antolakizunetara ez zela agertzen azaldu zieten honen gurasoei. Egun hartan bertan, Pelitxok etxera bueltatzeko zuen gogo handia azaldu zien. Etxekoen mantenuak ere kezkatu egiten baitzuen. Horixe zen, behinik behin, familikoei eta lagunei komentatzen ziena. Baina lasaitzearren esango zien hori, nonbait. Edota, bestela, handik gutxira aldatu zuen iritzia. Joan zenetik bi urtera bueltatu zen, baina hilotz. Tirokatu zuten Zodiac hartan zihoan Kurro kide azpeitiarraren anaiak eman zien zoritxarraren berri Isarten familiakoei. Bizirik irten zen herritik eta hilik ekarri ziguten, izan zen haien esana.

“Baziren zer edo zertan sartuta zegoela susmatzera eramaten ninduten hainbat gauza; oso garbi zituela iruditzen zait”, azaltzen du Pellok. 1983an, soldaduskari uko egin eta gero, gurasoekin mintzatu zen: lehenago baten bati lagundu ziola eta orduko hartan berari lagunduko ziotela esan zigun. Ipar Euskal Herrira joan beharra zuen. Ez genuen konturatzeko betarik ere izan. Bi egunen buruan hots egin eta ongi zegoela esan zigun. Handik aurrera astero deitzen zuen. Komunikatzeko modu berezia zen hura, egiatan. Aitak ez zuen sekula telefonoa hartzen. Gogorra egiten zitzaion. Noizik eta behin, familiak bisitatu egiten zuern Iparraldean. “Nik, egoera horren aurrean neukan kexua besterik ez nuen azaltzen -jarraitzen du amak- eta hark, lasai egoteko esaten zidan behin eta berriro.”

Jose Mari Izura

‘Pelu’

Rafa, hemeretzi urte besterik ez zituela, esperientzia tragiko baten testigu izan zen. Polizia espainiarra Cano langilea tiroka hiltzen ikusi zuen 1977ko maiatzean. Handik urtebetera, Valladoliden soldadu zegoela, festetarako baimena lortu eta San Ferminetara heldu zen Iruñeara. German Rodriguezen heriotzaren ondotik antolatu ziren protestaldi guztietan egon zen, Karlos Delasen arabera, «guzti horrek borrokarako konpromisoa tinkotzen lagundu zion.
Zuzen zehaztea zaila egiten baldin bada ere, 1981 urtearen inguruan egin zen komando autonomoetako partaide. Dena den —komentatzen du Karlosek— atxilotu nindutenean, Poliziak behin eta berriro ziurtatzen zuen Rafa, sekula ekintzarik egin ez bazuten ere, ETA militarreko talde bateko partaidea izan zela. “Ez nintzateke ziurtatzen ausartuko, baina nik esango nuke, hark hierarkizatu deitzen zien erakundeak arbuiatzen zituelako egin zela Komando Autonomoetako kide”.

Martxoaren 22ko gau lazgarri harrezkerortik, amesgaizto estu batek sarritan esnatzen du Rafaren ama. «Ama eta Rafa goitik behera identifikatzen ziren —ziurtatzen du Karlosek-. Kolpe izugarria izan zen amarentzat. Mertxe Delas erabat ados dago nebaren iritziarekin, eta zehazten duenez, Rafak ez zuen familiaren instituzioan sinesten. Bai ordea, famili arteko kideetan. Bera erdigunea zen famillan, eta guztion konfidantza irabazia zuen. Hark inork baina lehenago hartzen zituen bere bizkar familiaren arazoak, edozein eratakoa zirela ere.

1

KOMANDO AUTONOMOAK

1977 eta 1984 bitartean segurtasun indar, enpresari eta politikarien aurkako atentatuak burutu zituzten, besteak beste. 27 pertsona hil zituzten.