PASAIAKO SARRASKIA 'argitu'
El 22 de marzo de 1984 la Policía Española asesinó en la bahía de Pasaia a Dionisio Aizpuru “Kurro”, Pedro Mari Isart “Pelitxo”, Rafael Delas “Txapas” y José María Izura “Pelu”.
Lau gazte bizi
Dioni Aizpuru
"Kurro"
«Baziren zer edo zertan sartuta zegoela susmatzera eramaten ninduten hainbat gauza; oso garbi zituela iruditzen zait», azaltzen du Pellok. 1983an, soldaduskari uko egin eta gero, gurasoekin mintzatu zen: lehenago baten bati lagundu ziola eta orduko hartan berari lagunduko ziotela esan zigun. Ipar Euskal Herrira joan beharra zuen. Ez genuen konturatzeko betarik ere izan. Bi egunen buruan hots egin eta ongi zegoela esan zigun. Handik aurrera astero deitzen zuen. Komunikatzeko modu berezia zen hura, egiatan. Aitak ez zuen sekula telefonoa hartzen. Gogorra egiten zitzaion. Noizik eta behin, familiak bisitatu egiten zuern Iparraldean. “Nik, egoera horren aurrean neukan kexua besterik ez nuen azaltzen -jarraitzen du amak- eta hark, lasai egoteko esaten zidan behin eta berriro.”
Rafael Delas
‘Txapas’
Martxoaren 22ko gau lazgarri harrezkerortik, amesgaizto estu batek sarritan esnatzen du Rafaren ama. «Ama eta Rafa goitik behera identifikatzen ziren —ziurtatzen du Karlosek-. Kolpe izugarria izan zen amarentzat. Mertxe Delas erabat ados dago nebaren iritziarekin, eta zehazten duenez, Rafak ez zuen familiaren instituzioan sinesten. Bai ordea, famili arteko kideetan. Bera erdigunea zen famillan, eta guztion konfidantza irabazia zuen. Hark inork baina lehenago hartzen zituen bere bizkar familiaren arazoak, edozein eratakoa zirela ere.
Pedro Mari Isart
‘Pelitxo’
Atea jo gabe sartu zen indarkeria bere barnemuineraino. Amak gogoan du Pelitxok hamazazpi urte zituela Goardia zibila etxean sartu zitzaioneko egun hura. Seme zaharrenarengatik, Davidengatik galde egin zioten, eta etxean ez zela konturatu zirenean Pedro Mari eraman zuten inongo azalpenik eman gabe. Oso modu basatian torturatu eta gero, hiru hilabete pasatu behar izan zituen ospitalean Amaren oroitzapenei jarraiki, ifernutik atera eta zerura ailegatu zela aipatzen zuen behin eta berriro Azpeitira heidu zenean. Sei hilabete egin zituen Espainiako presondegietan.
23 urterekin errefuxiatu
Dena den, adierazi zuen orduan amak, Pelitxok ezkutalekua zuen prestaturik etxean, egongelako armarioaren atzean. Askotan esan zion isilka amari, berriro bila etorriz gero, han ezkutatzeko.
Pelitxok hogeita bat urte besterik ez zituen errefuxiatu behar izan zuenean. Ipar Euskal Herrikoen bizimoduak lasaitasun handiagoa erakutsi zion Pedro Mari Isarti. Jean Pierre Leibarekin batera lan egiten zuen Transfesa enpresan. Familiakoak eta lagunak maiz joan zitzaizkion bisitan. Amak, esate baterako, budinak zenbat gustatzen zitzaizkion aipatzen zuen, eta eramaten zizkion bakoitzean lagunei partitzen zizkiela.
GAL-ek bere lankidea zen Jean Pierre Leiba hil zutenean Pelitxok bere segurtasun neurri propioak hartu zituen eta beste etxe batera joan zen bizitzera. Leibaren heriotza kolpe handia izan zen berarentzat. Garai hartan, Pedro Mari Isarten lagunek inongo antolakizunetara ez zela agertzen azaldu zieten honen gurasoei. Egun hartan bertan, Pelitxok etxera bueltatzeko zuen gogo handia azaldu zien. Etxekoen mantenuak ere kezkatu egiten baitzuen. Horixe zen, behinik behin, familikoei eta lagunei komentatzen ziena. Baina lasaitzearren esango zien hori, nonbait. Edota, bestela, handik gutxira aldatu zuen iritzia. Joan zenetik bi urtera bueltatu zen, baina hilotz. Tirokatu zuten Zodiac hartan zihoan Kurro kide azpeitiarraren anaiak eman zien zoritxarraren berri Isarten familiakoei. Bizirik irten zen herritik eta hilik ekarri ziguten, izan zen haien esana.
«Baziren zer edo zertan sartuta zegoela susmatzera eramaten ninduten hainbat gauza; oso garbi zituela iruditzen zait», azaltzen du Pellok. 1983an, soldaduskari uko egin eta gero, gurasoekin mintzatu zen: lehenago baten bati lagundu ziola eta orduko hartan berari lagunduko ziotela esan zigun. Ipar Euskal Herrira joan beharra zuen. Ez genuen konturatzeko betarik ere izan. Bi egunen buruan hots egin eta ongi zegoela esan zigun. Handik aurrera astero deitzen zuen. Komunikatzeko modu berezia zen hura, egiatan. Aitak ez zuen sekula telefonoa hartzen. Gogorra egiten zitzaion. Noizik eta behin, familiak bisitatu egiten zuern Iparraldean. “Nik, egoera horren aurrean neukan kexua besterik ez nuen azaltzen -jarraitzen du amak- eta hark, lasai egoteko esaten zidan behin eta berriro.”
Jose Mari Izura
‘Pelu’
Martxoaren 22ko gau lazgarri harrezkerortik, amesgaizto estu batek sarritan esnatzen du Rafaren ama. «Ama eta Rafa goitik behera identifikatzen ziren —ziurtatzen du Karlosek-. Kolpe izugarria izan zen amarentzat. Mertxe Delas erabat ados dago nebaren iritziarekin, eta zehazten duenez, Rafak ez zuen familiaren instituzioan sinesten. Bai ordea, famili arteko kideetan. Bera erdigunea zen famillan, eta guztion konfidantza irabazia zuen. Hark inork baina lehenago hartzen zituen bere bizkar familiaren arazoak, edozein eratakoa zirela ere.
1984
Euren bizitzetako momentu ezberdinetan, Dioni Aizpuru, Rafael Delas, Pedro Mari Isart eta Jose Mari Izura Komando Autonomo Antikapitalistetako kide egin ziren.
Komando Autonomo Antikapitalistak independentziaren aldeko eta kapitalismoaren aurkako talde armatuak izan ziren. Komando bakoitzak bere ekintza eta analisien gainean erabakitzeko askatasuna zuen.
KOMANDO AUTONOMOAK
Dozenaka kidek torturak jasan zituzten
Bi kide prestatzen ari ziren bonba lehertzean hil ziren.
Naparrak desagertuta jarraitzen du.
Komunikatu ofizialik gabe desagertu ziren
Rosa Jimenoren bahiketa
Martxoak 18:
Rosa Jimeno oriotarra da. Egun horretan Donostian zen. Autoa aparkatzen ari zela bi gizonezko hurbildu zitzaizkion, normal jantzita, baina poliziak ziren, eta Polizia Nazionalaren Amarako egoitzara eraman zuten. Atetik sartu eta aurreneko gauza hormaren kontra bota zuten. Hortik aurrera torturak etengabeak, amaigabeak eta basatiak izan ziren: bainera egin zioten, poltsa jarri, elektrodoak, zartakoak telefono listinarekin… jipoitu egiten zuten, gero arnasa bueltatzeko denbora eman eta berriro egurra ematen zioten. Hauts zuri batzuk eman zizkioten urarekin nahastuta, drogak edo. Lau egun pasatu zituen han Rosak, ez zekiela gaua ala eguna zen; halakoxea zen mina, hiltzea ere nahiago zuela.
Hasteko, pistola kopetan jarri eta etxera deitarazi zioten, aitzakiaren bat asmatuz egun batzuetan Donostian geratu behar zuela esateko. Hurrena lanera deitu zuen, Orioko Udaletxera, haiek ere lasaitzeko. Rosa fisikoki eta psikikoki puskatuta zegoen, eta berriro pistola begien aurrean jarri zioten: orain Iparraldera deitu behar zuen, komandokideekin hitzordua jartzeko. Rosak ahal zuen neurrian aguantatu zuen, baina bazekien gai zirela tiroa eman eta bazter batean botata uzteko. Gainera, uste edo itxaropen batek gidatuta egin zuen hitzordua: bere lagunak bizirik atxilotuko zituzten itxaropena zeukan. Iparraldera deitu zuen, alde batean telefonoa, bestean pistola. Egoera trankil zegoela eta lasai etortzeko esan zien lagunei. Rosari eragin zioten mina, eta gertaeren ondoren bizitza guztirako barruan geratu zaion samina ezingo ditugu inoiz imajinatu ere egin.
Martxoak 22: Hitzordua
Lekua itsasertzeko zulo bat da, haitz labainkorrak dauzkana, malkartsua. Poliziek goitik behera ikusten zituzten autonomoak, eta hauek ez zuten defenditzeko aukerarik izan. Ongietorria bikain prestatua zeukaten: inguru guztian poliziak non-nahi, fokoak prest, urpekariak ere bai, eta esandako tokian Rosa Jimeno zeukaten, soka batekin hanketatik lotuta.
Iritsi zirenean Rosak linterna bat piztu zuen hiru aldiz, hori baitzen seinalea.
Sarraskiaren osteko egunak
36 bala-tiro
jaso zituen gorputzean
28 bala-tiro
jaso zituen gorputzean
21 bala-tiro eta kartutxo-posta
jaso zituen gorputzean
28 bala-tiro
jaso zituen gorputzean
Auziaren kronologia
1984
1984
Apirila. Eusko Jaurlaritzak egin zuen ikerketan honakoa zion…… ( 1 ).
Ekaina. Auziaren aurrenengo artxibaketa…. ( 2 ).
( 1 ) La versión Oficial facilitada tanto por el Ministerio del Interior, como la del Gobierno Civil y las declaraciones complementarias del Gobernador Civil Sr. Elgorriaga, no se ajustan a la realidad de lo ocurrido e incluso son contradictorias entre si.
( 2 ) El caso se archiva: “al no haber sido justificada la existencia de hechos constitutivos de delito”.
1985
1985
Rosaren kasoan egin bazen ere, Josebaren kasoan ez zen horrela gertatu.
2000
2000
Iraila. Merinori Pasaian gertatutakoaz deklarazioa hartu zioten, Santoñan preso zela (Kantabria, Espainia). 1984 eta 85 urtetan egin zituen deklarazioetan bera zodiaken ez zetorrela esan bazuen ere, oraingoan, benetan gertatutakoa deskribatu zion epaileari.( 3 )
( 3 ) Escuchamos “Alto Policía…” y casi al instante la policía realizo cientos de disparos. En esta primera emboscada resultaron muertos Pelu y Pelitxo. A continuación la policía nos situo a Txapas, Kurro y a mi, sobre una roca, después de identificarnos, me separaron unos metros de mis compañeros, tres policías se acercaron a Txapas y Kurro fusilándolos a menos de un metro de distancia…
2001
2001
Martxoa. Rosa Jimenok deklaratu zuen epaitegian.
Maiatza. Hildakoei autopsia egin zien Paco Etxeberria auzi medikuak deklaratu zuen. Beste autopsia bat egitea lagungarri izan zitekela adierazi zuen.
2002
2002
( 4 ) Agente de la Policía Nacional nº 12.983: el dispositivo llevaba varios días y cubría toda la zona del puerto, podían llegar a ser mas de cien los policías que intervinieron.
2004
2004
2005
2005
( 5 ) – Existen indicios de la posible comisión de un delito de homicidio por parte de los agentes de policía que intervinieron en le dispositivo.
- No consta que las armas que se ocuparon a los fallecidos fueran utilizadas por estos.
- El levantamiento de los cadáveres no se realizo en el lugar en que ocurrieron los hechos.
- Podría ser de interés la realización de una nueva autopsia.
- Una prueba de Balística podría determinar la distancia a la que se realizaron los disparos de postas con escopeta.
2007
2007
2009
2009
2016
2016
Aipatu beharra dago familiak eskatutako hainbat froga inoiz ez direla egin: balistikako txostena, autopsia berri bat, polizi gehio identifkatzeko hainbat diligentzi…..
( 6 ) No apareciendosuficientemente justificada la autoria en la perpetración de cuatro delitos de homicidio, procede acordar el sobreseimiento provisional de las presentes diligencias previas.
2017
2017
Maiatza. Espainiako Auzitegi Konstituzionalak ez zuen heligitea tramitera onartu.
2018
2018
Pasaiako Sarraskia Argitu Kultur Elkartea



