Poliziak ez zituen bakarrik lau euskal herritar hil Pasaiako badian; egia eta justizia betirako lurperatzen ahalegindu zen gero. Gertatutakoa ofizialki argitu ahal izan da azken urteotan, biktimak aitortu ere bai. Eta justizia? Horretaz jardun dute hiru adituk Azpeitian.
41 urte igaro ziren José Mari Izura, Pedro Mari Isart, Rafael Delas eta Dionisio Aizpuru Pasaian akabatu zituztenetik Lakuako Gobernuak biktima gisa onartu zituen arte, iaz. Baina horrekin ez da senideen bidea amaitu, ezta Egiari Zorrena ere. Izan ere, fundazioak Azpeitian egindako mahainguruan nabarmendu duenez, «Justiziak ez du oraindik familia hauen atea jo».
Honen gainean jarri dute azpimarra larunbat honetan, badiako sarraskiaren 42. urteurrenaren bezperetan. Bertha Gaztelumendi kazetaria, Jon Mirena Landa katedraduna eta Iratxe Urizar abokatua eseri dira mahai baten bueltan, helburu horretara nola hurbildu hausnartzeko.
Info+: naiz.eus