1984ko martxoaren 22an, Espainiar Poliziak Pasaiako badian erail zituen Dionisio
Aizpuru “kurro”, Pedro Mari Isart “Pelitxo”, Rafael Delas “Txapas”, eta Jose Maria
Izura “Pelu”, gogoratzeko Azpeitiko Enparan dorretxearen atzean dagoen oroigarria
erasotu dute.
Ez da lehen aldia ordea Pasaiako segadan eraildakoak oroitu eta sarraskia salatzeko
dauden ikurrak, erasotzen dituztela.
2017an Pasaian gure senideak erail zituzten lekuan, Bixi Bixi elkarteak ipinitako
Panel Informatiboa bere lekutik atera, txikitu eta bota egin zuten.
2018an Pasaian segadari buruzko dokumentala aurkeztu behar zuten garaian bi
aldiz erasotu zuten palanka baten laguntzaz, Panelean kalte nabarmenak eraginez.
Iaz, 2023ko uztailaren 22an, beste eraso bat egin zioten. Zehazki, hildakoen lau
siluetak irudikatzen dituen tokian pintura gorria eta horia bota zuten, Espainiako
bandera marraztuz.
Gure ustez modu jarraituan Azpeitiko eta Pasaiako oroitarriei behin eta berriz
erasotzeak intentzionalitate politiko batekin eginak direla pentsatzera garamatza.
Batzuk Pasaian gertatutakoa ezkutatu eta ezabatuz, bazterketan oinarritutako
memoria desitxuratu bat eraiki nahi dute. Guk gure aldetik ezinbestekoa ikusten
dugu, etorkizuna bizikidetzatik eraiki nahi bada, diskriminaziorik gabeko memoria
osoa osatzea.
Pasaian eraildakoen senideok , orain arte bezala, oztopoak oztopo, gure senidekin
burutu zuten sarraskia argitu arte, lanean jarraituko dugu.
Bide horretan instituzioetatik ere eraso hauek salatu eta gaitzestea beharrezkoa
ikusten degu….
Pasaian eraildakoen senideak..
